Urgazi Triatloi Taldea

Ekainaren 10ean Zarauzko triatloiaren berri eman zuten Etb1-en, Kirolez Kirol saioan. Hona hemen bideoaren zatitxoa:    


Urgaziko kide Ibon Gabilondok oso marka ona egin zuen Zarauzko triatloian. Ibonek, gaztea izanagatik, denbora asko darama triatloietan eta proba askotan hartzen du parte. Elgoibarren.net atarian elkarrizketa interesgarria egin diote. Elkarrizketa osoa: http://www.elgoibarren.net/content/view/406/1/


Ekainaren 10ean Arnoko III. igoera jokatu zen Mutrikun. 24 kilometroko mendi-ibilbide gogorra izan zuten lasterkariek, eta 1.400 metroko desnibela. 112 lagunek hartu zuten parte, 7 neskak eta 105 mutilek. Tartean 4 elgoibartar ere izan ziren. Oso ondo aritu ziren laurak, eta lehen 77 postuetan sartu ziren. Urgaziko kide bakarra izan genuen, Javi Fernandez. Hona hemen denborak eta sailkapena: Postua Izena Denbora 6 Unai Narbaiza 01:49:41 8 Xabier Bergaretxe 01:49:53 31 Asier Arrieta 02:03:38 77 Javi Fernandez 02:19:10 Sailkapen osoa: http://www.burumendi.org/Sailkapen_orokorr...


Ekainaren 10ean Kostatrail lasterketa izan zen Portugalete eta Gorliz artean. 30 kilometroko ibilbide gorabeheratsuan 205 lagunek hartu zuten parte eta tartean hiru elgoibartar izan ziren. Jon Revert eta David Conde zailduak dira mendi lasterketetan eta bikain aritu ziren atzokoan. Revert 13. izan zen eta David, berriz, 16. Oso marka ona egin zuten hirurek. Postua Izena Denbora 13 Jon Revert 02:32:35 16 David Conde 02:36:20 136 Jose Antonio Nogales 03:22:46 Sailkapen osoa: http://www.herrikrossa.com/castellano/Default.asp


Esan bezala, hiru elgoibartar izan dira Zarauzko triatloi handian, olinpiko bikoitzean (2,5 km - 82,5 km - 20 km). Joan den urtean baino parte-hartzaile gehiago izan da aurten, eta azkenean, 317 mutilek eta 19 neskak amaitu dute nazioarteko proba honen ibilbide gogorra. Eneko Llanosek irabazi du proba, baina azpimarratzekoa da Mikel Elgezabal bigarren sailkatuari 2 minutuko aldea baino ez diola atera. Nesketan ere gertatu da anekdotarik. Batetik, Ainhoa Muruak ez du parte hartu eta bestetik, lasterketa osoan alde handiz aurretik joan ostean, Virginia Berasategik azken 50 metroetan...


Ekainaren 9-10eko asteburuan makina bat kirol-proba izango dira Euskal Herrian. Urgaziko hainbat kide arituko dira horietan guztietan. Larunbatean, Euskal Herriko Zirkuituko triatloi proba nagusia izango da Zarautzen. Nazioarteko proba da Zarauzkoa eta mundu osoko triatletak biltzen dira urtero. Elgoibarko hiru ordezkari joango dira lasterketa olinpiko bikoitzera: Ibon Gabilondo, IƱaki Konde eta Jesus Mari Agirretxe. 2,5 km igerian, 82 km bizikletan eta 20 km korrika egingo dituzte. Ibilbidea malkartsua izaten da gainera oso. Neskak 14.45ean aterako dira eta mutilak 15:00etan. Bestalde, iga...


Ekainaren 2ko asteburuan, elgoibartar zikloturista talde batek Pirinioetako mendate nagusiak egin zituen bizikletan. Lehenengo egunean 110 km egin zituzten eta tartean Peyresourde eta Aspin gainetatik igaro ziren. Igandean, berriz, antzeko luzerako ibilbidean, Tourmalet, Soulon eta Aubisque mendateetatik pasatu ziren bizikletan.


Ekainaren 2an Ondarroako triatloia izan zen. Euskal Herriko zirkuituko lehen triatloi olinpikoan (1,5-40-10) 238 mutilek eta 14 neskak hartu zuten parte. Elgoibarko Imanol Rodriguez 94. postuan helmugaratu zen. Postua Izena Denbora 94 Imanol Rodriguez 02:14:58   Sailkapen osoa: http://www.triatloi.org/clasificaciones2007/ondarroa_archivos/MASCULINA.pdf Argazki gehiago: http://www.festak.com/FESTAK/BIZKAIA/Ondarroa/2/marco.htm  


Maiatzaren 19an Lanzaroteko ironmana irabazi zuen Eneko Llanosen. Eitbn elkarrizketa egin zioten gasteiztarrari eta hemen duzue ikusgai.


Lekeitioko triatloia Kaixo guztioi. Web blog honen eskaintza hobetzeko eta informazio osatuagoa emateko, bideo irudiak argitaratzen saiatuko gara hemendik aurrera. Lehen proba honako honekin egingo dugu: joan den urteko Lekeitioko triatloiaren irudiak dira, Eitbn argitaratuak. Bide batez, gogoratu, irudiak grabatzen dituen edonork bidalitakoak argitaratuko ditugu. Urgazi Triatloi Taldea


urgazi 1456153462931

Bizikletan, korrika eta igerian. Halaxe ibiltzen gara gehienetan. Urgazi Triatloi Taldearen bloga duzu hau, gustuko ditugun kirolei eta taldeari buruzko informazioa jasotzeko txokoa. Ez dira bazter geratuko hala ere, triatloiaz gain, bestelako lasterketak ere. Artxibategian makina bat kontu aurkituko duzu.

Urgazi Triatloi Taldea