Urgazi Triatloi Taldea

Uztailaren 7an, Ezpeletan (Lapurdi) Euskadiko mendi-lasterketen kopako azkenaurreko proba jokatu zen. 690 lagunek amaitu zuten 27 kilometroko lasterketa aldapatsua, eta batez beste, 1200 metroko malda izan zuten guztira. Javi Olabarriak irabazi zuen lasterketa. Jon Revert eta David Conde elgoibartarrak ere tartean izan ziren eta ohi bezala, oso marka ona lortu zuten. Jon Revert gainera, Euskadiko Kopako sailkapen nagusian laugarren da. Azken proba Aizkorriko maratoia izango da, irailaren 23an, zirkuituko lasterketa nagusia, alegia. Postua Izena Denbora 20 Jon Revert 02:07:8 ...


Uztailaren 1ean Exreme-Bardenas mendi-bizikletako lasterketa izan zen Nafarroan, Bardeetan. 102 kilometro eta 400 metroko lasterketa gogorrean 1150 metroko batez besteko malda izan zuten lasterkariek. 1500 lagun bildu ziren guztira, eta tartean 19 elgoibartar izan ziren. Postua Izena Denbora 25 Iñigo Ortuoste 4:56:09 280 Ruben Lopez 5:15:56 120 Antxon Etxaniz 5:04:39 591 Andoni Etxeberria 5:36:34 633 Unai Uzkudun 5:39:02 713 Alberto Uzkudun 5:44:31 717 David Mekolalde 5:44:54 732 Adolfo Martin 5:46:10 793 Asier Lasuen 5:49:59 805 Iñaki Goñi 5:50:46 822 Zigor Azkoag...


36 lagunek hartu zuten parte ekainaren 29an Nahaste Borrasten. Inoizko lasterketa gogorrenean, Jose Antonio Ruiz del Rey izan zen garaile (18:37), Martin Domingezek 2003an ezarritako errekorretik bi segundora. Ondoren, Jon Revert (18:48) eta hirugarren Ibon Gabilondo (18:55) sailkatu ziren. Hiru neskak ere hartu zuten parte. Ainhoa Lendinez izan zen lehenengoa (22:19). Ondoren, Amaia Revert (25:24) eta Leire Barruetabeña (32:27). Inoizko lasterketa lehiatuena izan da, besteak beste, maila handiko parte-hartzaileak izan direlako. Giroa aparta izan zen berriro ere.   Hemen sailkap...


Ekainaren 29an, ostirala, Elgoibarko triatloi herrikoia izango da, Nahaste Borraste ezaguna, alegia. Kimetz elkarteak XXIII.ez antolatutako proba 19:00etan hasiko da, Foruen Plazan. Parte-hartzaileek 7 km egin beharko dituzte lehenengo bizikletan. Ondoren, plazan bertan, hareazko zaku bat lepoan hartuta, 400 metroko bidea egingo dute. Azken zatian, berriz, 2 km eta erdiko korrikaldia izango da kalez kale.   Joan den urtean David Conde (18 minutu eta 45 segundo) eta Amaia Revert (25 minutu eta 36 segundo) izan ziren garaileak, baina errekorra Martin Dominguezek du oraindik, 2003tik (18...


Moises Andonegi Urgaziko kide elgoibartarrak Nizako ironmanean hartu du parte asteburuan. Ekainaren 24an ia 1200 lagun bildu ziren Frantzian, Nizan, ironman lasterketa korritzeko. 3 kilometro eta 800 metro igerian, 180 kilometro bizikletan eta 42 kilometro korrika. Horixe egin beharreko lana. Moisesek 12 ordu, lau minutu eta 46 segundo behar izan zituen lasterketa amaitzeko eta 610. postuan sailkatu zen. Irabazlea Marcel Zamora izan zen, (08:38:35). Hona hemen zati bakoitzeko denborak eta sailkapena: Proba Denbora Igerian 01:11:23 Bizikleta 06:24:30 Korrika 04:11:00 Infor...


Atzo, ekainak 23, Donostiako triatloi olinpikoa jokatu zen, Onditzen omenezkoa. Urtetik urtera gero eta parte-hartzaile biltzen dira eta atzo ere markak hautsi zituzten: guztira, 368 mutilek eta 25 neskak amaitu zuten proba. Hektor Llanos eta Ana Casares izan ziren onenak. Elgoibarko bi ordezkari izan genituen, Urgaziko kideak biak. Postua Izena Denbora 96 Imanol Rodriguez 02:30:04 252 Borja Uriarte 02:47:34   Sailkapen osoa: http://www.triatloi.org/clasificaciones2007/donosti_archivos/MASCULINA.pdf


Ekainaren 23an, Quebrantahuesos lasterketarekin batera, Treparriscos ere izaten da Sabiñanigon (Huesca). Quebrantahuesos baino lasterketa motzagoa da Treparriscos baina 90 kilometroko ibilbidean 965 metroko batez besteko malda izaten dute guztira. Igor Elizburuk gurpildun aulki berezian hartu du parte bertan. Beste hiru lasterkarirekin batera helmugaratu zen: 5 ordu, 54 minutu eta 12 segundo behar izan zituen ibilbidea osatzeko eta Quebrantahuesos lasterketaren sailkapen orokorrean 999. postua lortu zuen. Zorionak Igor! Argazki gehiago: http://www.flickr.com/photos/89982959@N00


Larunbatean, ekainak 23, afizionatuen lasterketa gogorrena jokatu zen Aragoin, Sabiñanigon. Quebrantahuesos lasterketa ezagunean, gero eta korrikalari gehiago izaten dira urtetik urtera. Aurten 6769 lagunek amaitu dute proba eta tartean 20 elgoibartar izan dira. Urgaziko kide Jesus Mari Agirretxe ere oso ondo ibili da. Hona hemen denborak eta sailkapena: IZENA   POSTUA DENBORA  EGAÑA MANTEROLA, Asier    77  6:08:32  GONZALEZ FERRO, Jorge      145  6:15:27  LOPEZ VILLA, Ruben    176  6:17:33  CORREA...


Ekainaren 16an Lekeitioko triatloia jokatu da. Sprint luzerako (750m-22km-5km) luzerako proba Euskal Herriko zirkuituko jendetsuenetakoa izaten da eta aurten ere 48 neskak eta 306 mutilek amaitu dute ibilbidea. Tartean 7 elgoibartar izan dira, horien artean Urgaziko 5 kide. Mutiletan, Ibon Gabilondo izan da berriro azkarrena, oso marka egin du. Proba honetan, Elgoibarko neska bat ere izan da, Ainhoa Lendinez. Hona hemen sailkapena eta denborak: Neskak: Postua Izena Denbora 21 Ainhoa Lendinez 01:24:06 Sailkapen osoa: http://www.triatloi.org/clasificaciones2007/lekeitio_archi...


Ekainaren 17an 334 lagunek hartu zuten parte Lakuntza-Aralar mendi-lasterketa gogorrean, eta tartean, 26 neskak. 28 km eta erdiko ibilbidean, hainbat gain igo zituzten korrikalariek, eta Irumugarrieta mendia izan zen puntu gorena: 1.431 metroan. Ionut Zinca eta Nerea Amilibiak irabazi zuten lasterketa. Elgoibarko lau kide izan genituen, mendi-lasterketetan benetan zailduak eta oso denboraldi ona egiten ari direnak: Jon Revert (Urgaziko kidea), David Conde, Xabier Bergaretxe eta Unai Narbaiza. Azken horrek min hartuta lasterketa utzi behar izan zuen. Hona hemen sailkapena eta denborak: ...


urgazi 1456153462931

Bizikletan, korrika eta igerian. Halaxe ibiltzen gara gehienetan. Urgazi Triatloi Taldearen bloga duzu hau, gustuko ditugun kirolei eta taldeari buruzko informazioa jasotzeko txokoa. Ez dira bazter geratuko hala ere, triatloiaz gain, bestelako lasterketak ere. Artxibategian makina bat kontu aurkituko duzu.

Urgazi Triatloi Taldea