Urgazi Triatloi Taldea

Maiatzaren 27an 194 korrikalari bildu ziren Pagoetako mendi lasterketa ospetsuan. 15 kilometroko ibilbidean 1468 metroko malda metatua izan zuten lasterkariek. Parte-hartzaileen artean Elgoibarko bost lagun izan ziren, Urgaziko Javi Fernandez ere bai tartean. Oso ondo aritu ziren bostak. 14 Neskak hartu zuten parte eta Nerea Amilibia aiarrak irabazi zuen proba. Mutiletan, Ionut Zinca izan zen onena. Postua Izena Denbora 19 Xabier Bergaretxe 01:13:46 61 Asier Arrieta 01:21:39 101 Javi Fernandez 01:26:01 142 Ignacio Perez 01:33:49 165 Javier Agirrebeña 01:40:08   Sai...


Urgaziko kide Ibon Gabilondo Mimizango triatloian izan zen atzo, Maiatzak 27. Landetan dago Mimizan, Mont de Marsan distrituko kantoi bat da. Proba laburra izan zen atzokoa: 1,5 km igerian, 40 km bizikletan eta beste 10 km korrika. Guztira 1100 lasterkari baino gehiago elkartu ziren Mimizanen, asteburuan hainbat proba egiteko, eta proba motzean, 289 lagunetik 18. egin zuen Ibonek helmugan. Oso maila oneko jendea omen zegoen, euskaldunak tartean (Jon Unanue ezaguna, besteak beste). Ibonek esan digunez, batez ere korrika, oso gustura aritu zen, kilometroko 3,5 minutuko batez besteko...


Gaur, maiatzak 27, jokatu da Euskal Herriko zirkuituko azken duatloia. Paul Secoren omenez hirugarren urtez antolatu dute Bilbon sprint (5-20-2,5) luzerako duatloia. Lasterketa hau gainera, puntuagarria da udaltzainen zirkuiturako. Urtetik urtera gero eta lasterkari gehiago hartzen ditu proba honek eta aurten, 171 mutilek eta 12 neskak amaitu dute. Tartean 3 elgoibartar izan dira, Urgaziko kideak dira hirurak eta horietatik bi udaltzainak. Postua Izena Denbora 20 Jose Antonio Ruiz 01:03:07 73 Jon Revert 01:09:20 155 Jose Ramon Ortuoste 01:22:09 Sailkapen osoa: http://www.triat...


Gaur, maitzak 23, Urgaziri buruzko informazio dexente argitaratu du Aitor Zabalak Diario Vasco egunkarian. Gure taldearen berri, partaideek aurtengo dituzten asmoei buruz eta blogaren inguruan idatzi dute, besteak beste. Azken asteburuko probak ere hizpide dituzte. Berria osorik irakurtzeko: http://www.diariovasco.com/prensa/20070523/bajodeba/urgazi-triatloi-taldea-inicia_20070523.html  


Maiatzaren 20an izan da Orozkoko mendi maratoia. 42 km-ko ibilbide gogorrean Gorbeiako gailurra zapaldu zuten korrikalariek. 80 lagun bildu ziren guztira, eta tartean David Conde eta Jon Revert elgoibartarrak. Oso ondo aritu ziren biak, elkarrekin helmugaratu ziren gainera. Hona hemen sailkapena: Postua Izena Denbora 14 Jon Revert 04:09:28 15 David Conde 04:11:14 Sailkapen osoa: http://www.orozko.org


Maiatzaren 20an Elgoibarko mendi itzuli ezaguna izan zen. Iaz baino lagun bat gehiago izan zen partaideen zerrendan, 253 orotara, nahiz eta amaieran gutxiagok amaitu zuten 38 km-ko ibilbidea. Negu beteko eguraldia izan zuten mendizaleek, baina giroa aparta izan zen, urtero bezala, Morkaiko Mendi Taldeari esker.  Allbistea: http://www.elgoibarren.net/content/view/369/1/ Argazki gehiago: http://www.flickr.com/photos/89982959@N00/


Maiatzaren 20an hasi zen Euskadiko Triatloi zirkuitua eta lehen proba Gorlizen izan zuten lasterkariek. Sprint luzerako (750 m-23,6 km-5 km) proba 333 mutilek eta 29 neskak amaitu zuten. Urgaziko kide bat izan zen bertan, Imanol Rodriguez. 91. postuan sailkatu zen. Urgaziko Ainhoa Etxeberriak ere lehen bi zatiak egin zituen baina lasterketa bertan behera utzi zuen azkenean. Postua Izena Denbora 91 Imanol Rodriguez   01:15:06   Sailkapen osoa: http://www.triatloi.org/clasificaciones2007/gorliz_archivos/MASCULINA.pdf


Maiatzaren 13an Azkoitiko III. mendi maratoi erdia izan zen. Izarraitzeko inguru ederrean 111 korrikalarik osatu zuten korrika ibilde aldapatsua. Tartean Javi Fernandez izan genuen, Urgaziko kide elgoibartarra. 72. postuan sailkatu zen eta 2 ordu eta 20 minutu behar izan zituen helmugaratzeko. Lehenengo sailkatua Didier Zago frantziarrak ordubete eta 43 minutu behar izan zituen. Postua Izena Denbora 72 Javi Fernandez 02:20:59 Sailkapen osoa: http://www.herrikrossa.com/castellano/Default.asp  Argazki gehiago: http://www.flickr.com/photos/89982959@N00  


Gaur, maiatzak 13, hainbat kirol-proba izan da Euskal Herrian. Duatloi zirkuituan, esaterako, azken aurreko proba. Sopelanako duatloian 145 mutilek eta 17 neskak hartu dute parte. Sprint (5,2-24,4-2,6) luzerako proba malkartsu honetan Imanol Rodriguez Urgaziko kide elgoibartarra izan da eta 42. postuan sailkatu da. Ainhoa Etxeberriak ere hasi zuen proba baina bizkarreko minak direla-eta ezin izan zuen amaitu. Postua Izena Denbora 42 Imanol Rodriguez 01:11.56 Sailkapen osoa: http://www.triatloi.org/clasificaciones2007/sopelana_archivos/MASCULINA.pdf  


Maiatzaren 12an Arrasate-Oñati lasterketa izan zen Gipuzkoako Deba Garaian. Euskararen eta kirolaren aldeko lasterketan 126 lagunek hartu zuten parte eta tartean 6 elgoibartar izan ziren. Guztira 11 km eta 700 m egin zituzten bi herrialdeon artean. Hona hemen sailkapena: Postua Izena Denbora 54 Jose Antonio Nogales 00:51:04 59 Elias Fernandez 00:52:14 72 Mari Carmen Isasti 00:55:09 79 Juanjo Gurrutxaga 00:55:43 82 Pilar Arriola 00:55:47 89 Julian Rodriguez 00:57:36


urgazi 1456153462931

Bizikletan, korrika eta igerian. Halaxe ibiltzen gara gehienetan. Urgazi Triatloi Taldearen bloga duzu hau, gustuko ditugun kirolei eta taldeari buruzko informazioa jasotzeko txokoa. Ez dira bazter geratuko hala ere, triatloiaz gain, bestelako lasterketak ere. Artxibategian makina bat kontu aurkituko duzu.

Urgazi Triatloi Taldea