Urgazi Triatloi Taldea

Igandean, uztailak 19, Galarleiz mendi-maratoi handia (42,195) izan zen, Zallan. Hiru modalitate antolatzen dituzte urtero: mendi-lasterketa, mendi-bizikleta lasterketa eta oinezko mendi ibilaldia.Korrikako saioa izaten da hiruretan ospetsuena eta gogorrena. Partaidetza handia eta lehia estua izan dira aurten, lehengo urtean ez baitzen izan proba arrakastatsu hau, antolatzaileek zenbait gorabehera izan zutelako. Nolanahi den, aurten Pedro Jose (3:26:12) eta Nerea Amilibia (4:17:06) izan dira garaileak. Azpimarragarria da gainera, Nerea Amilibia aiar korrikalariak 25. izan dela sailkapen oro...


Uztailaren 11n, igeriketa-zeharkaldia izan zen, Plentziako herri ederrean. 2010 metro inguru egin zituzten igerilariek, hondartzatik atera eta errekan barrena. 183 mutil eta 52 neska aritu ziren guztira eta tartean Julen Hernandez elgoibartarra. Igeriketa-zeharkaldi  gehienak bezala, irteera nahiko kaotikoa izan zela esan digu: jende asko eta lehen metroetan denak elkar joka. Hondartzan itzuli txiki bat egin zuten lehenengo eta ondoren ibaian behera abiatu ziren. Uraren tenperatura ona izan zela esan digu eta itsasoa ere bare zegoela. Elgoibartarra 84. postuan sailkatu zen eta uste...


5 elgoibartar izan ziren joan den larunbatean, uztailak 11, Markina-Xemeingo atletismo egunaren 7 kilometroko lasterketan. Workneh Fikire eritrearrak irabazi zuen proba (21:28) eta nesketan Aparecida Augusto (27:07) izan zen azkarrena. 91 lagun bildu ziren guztira. Postua Izena Denbora 12 Jose Antonio Ruiz 24:25 17 Mikel Anakabe 25:53 42 Luis Anakabe 28:47 51 Juanjo Gurrutxaga 30:34 57 Iñigo Aranbarri 31:40 Sailkapen osoa


Atzo, uztailak 12, Barakaldoko triatloi sprina izan zen (750-19-5). 96 mutil eta 12 neskak parte hartu zuten. Ez da jendetza handia, Gasteizen Espainiako triatloi txapelketa jokatu izanak ere eragina izan baitu. Nesketan Lucia Garate (57:41) izan da azkarrena eta mutiletan, berriz, Marcos Mendiola (52:33). Urgaziko kide Mikel Calvo 50. postuan sailkatu da. Postua Izena Denbora 50 Mikel Calvo 1:00:32 Sailkapen osoa


Joan den larunbatean, uztailak 11, Amaña-Urko-Amaña lasterketa izan zen, Eibarren. 16 lagunek hartu zuten parte 6 kilometroko mendi-lasterketa gogorrean. 650 metroko malda metatua gainditu behar izan zuten guztira, eta beroa etsai izan zuten arratsaldeko 18:00etan abiatu zen proban. Joseba Azpeitiarra izan zen azkarrena, Unai Bengoa 2008ko txapelduna bigarren sailkatu zen eta Jon Revert elgoibartarrak osatu zuen podiuma, hirugarren helmugaratuta. (sailkapenak aurki) Honi lotutako berriak


Igor Elizburu 2009ko Gipuzkoako handbike txapelduna da. Debabarrena taldean aritzen da eta Gipuzkoako probetan erlojupeko saioa zein fondokoa irabazi ditu, ekainaren 27an eta ekainaren 28an, hurrenez hurren. Lehenengo proba Andoainen jokatu zen, bigarrena, berriz, Zarautz-Zumaia-Zarautz artean. Euskadiko Txapelketan ere hirugarren postuan sailkatu da. Igandean Iratiko tourra egin zuen neska-lagunarekin eta bikain ibili ziren biak 64 kilometroko ibilbide gogorrean. Zorionak Igor, bihotz-bihotzez! Ikusi Hemen Igor, Iratiko I. Tourraren argazkietan.


Iratiko tourra izan da gaur, uztailak 5. Mauletik irten eta Iratiko bailara menditsu ederrean, ESAITek, Euskal Selekzioaren Aldeko Taldeak antolatuta. Bi lasterketa izan dira: 64 kilometrokoa bat, eta 126 kilometrokoa bestea. Eguraldi hezea izan dugu gaur Iratin; euri langarra, lanbroa... Baina ingurua eta giroa paregabeak izan dira. Lasterketa luzea neutralizatua izan da, hau da, tarteka, antolatzaileek korrikalariak elkartu dituzte, lehenengoen eta azkenengoen artean alde nabarmenik egon ez zedin. Hala ere, 55. kilometroan Bagargi mendate itogarria igo behar izan dugu, eta bertan ...


Minutu 1 eta 6 segundo, horixe falta izan zaio Eneko Llanos gasteiztar triatleta handiari Europako Ironmana irabazteko. Europako Ironman Txapelketa jokatu dute gaur, uztailak 5, Frankfurten, Alemanian: 3,8 km igerian, 182 km bizikletan eta 42,195 km korrika. Lasterteka osoan gasteiztarra aurretik joan da baina korrika, azken unean, 2007ko txapeldun Timo Bracht alemanak aurrea hartu dio. Lehia estua izan da oso, eta azkenean bigarren izan da Eneko. Hector Llanosek hamazazpigarren egin du. Emakumezkoetan Sandra Wallenhorst (8:58:08) alemana izan da nagusi. Postua Izena Denbora ...


Gaur, ekainak 28, San Pedroko I. igoera korritu da. 3,8 kilometro eskasean desnibel gogorra izan dute partaideek. Bero sargoriak itogarri bihurtu du proba, baina bide bazterreko herritarren animoek ase dute egarria.  Lehenengoz antolatu duten lasterketa honetan 25 lagun bildu dira, 3 emakume tartean. Postua Izena Denbora 1 Cesar Sanz 16:55:47 2 Mikel Alberiz 16:58:59 3 Unai Bengoa 17:14:60 4 David Conde 18:16:01 5 Asier Arrieta 18:25:51 6 Osel Sanchez 19:00:06 7 Beñat Zafra 19:07:80 8 ...


Orozkoko mendi-lasterketa izan zen atzo, ekainak 28. Partaideek 3034 metroko desnibel gogorra gainditu behar izan zuten 24 kilometroan. Walter Becerra sestaorrak (1:52:37) irabazi zuen proba eta Elgoibartik bi lagun izan genituen. Postua Izena Denbora 8 Xabier Bergaretxe 2:11:53 46 Josu Mendikute 2:35:46 Sailkapen osoa


urgazi 1456153462931

Bizikletan, korrika eta igerian. Halaxe ibiltzen gara gehienetan. Urgazi Triatloi Taldearen bloga duzu hau, gustuko ditugun kirolei eta taldeari buruzko informazioa jasotzeko txokoa. Ez dira bazter geratuko hala ere, triatloiaz gain, bestelako lasterketak ere. Artxibategian makina bat kontu aurkituko duzu.

Urgazi Triatloi Taldea