Urgazi Triatloi Taldea

Larunbatean "Jabaliman" izeneko triatloia korritu zen Aranda de Dueron, Burgosen. Bertan izan genuen Urgazi Triatloi Taldeko korrikalari iaioena, eta espezialista handiena: Ibon Gabilondo.  Izenak ondo erakusten duenez, gizon indartsuentzako proba luzea izan zen.Ibonek berak esan digunez, triatloiaren distantzia 3000 m igerian + 84 km bizikletan + 20 km korrika zen, baina Duero erreka nahiko baxu zihoala eta, igerian 2000 m egin zituzten azkenean. Bizikletako proba drafting gabekoa zen eta 120 parte-hartzaile inguru batu ziren: espainiar estatu osokoak, jende zaildua eta material bi...


Urtero bezala, abuztuaren lehen asteburuan Getariako Salbatore biatloia izan zen atzo, VIII. ekitaldia hain zuzen ere. Igerian 550 metro eta korrika 3,5 kilometro gorabeheratsu, herrian barrena. Horixe lasterkariek egin beharrekoa. 83 lagunek amaitu zuten proba eta guztietan azkarrena, lehengo urtean bezala, Jon Unanue zarauztar triatleta (19:27). Nesketan ere Zarauzko triatloi taldeko Nerea Mujika izan zen. 13 neska eta 70 gizonezko izan ziren eta tartean elgoibartar bakarra. Giro eguzkitsua eta jende asko bildu zen bide bazterretan animoak ematen.Neskak: Postua Izena ...


Atzo, uztailak 31, Getaria-Zarautz igeriketa zeharkaldia izan zen. Urteroko hitzordu handi honek makina bat jende bildu du aurten ere: 396 gizonezko eta 150 emakumezko. Alvaro Vicente Bidasoa taldekoa izan zen azkarrena. Marka ikaragarria egin zuen gainera: 2.800 metro egiteko, 35 minutu baino ez zituen behar izan. Aparta benetan. Nesketan talde bereko Irati Mendia izan zen lehena, 40:58 denbora eginda. Elgoibartik lagun asko joan ziren, baina sailkapenean ez dituzte jatorriak adierazi eta ez dakigu zeintzuk diren. Julen Hernandezek oso denbora ona egin zuen (49:53), Jon AgirrebeƱak 54...


Zuzenien

urgazi 1456153462931 Urgazi Triatloi Taldea | 2009-07-27 00:00

"Zuzenien" erlojuaren kontrako lehen mendi-lasterketa izan zen atzo, uztailak 26, Azpeitian. Izarraitzera, Xoxoteko aterpetxearen ondoan dagoen San Inazio zaindariaren eskulturara egin zuten korrikalariek. 3,2 kilometro izanagatik, tarte laburrean ezin malda pikoagoak igo zituzten parte-hartzaileek, 804 metroko desnibela osatuta. Horregatik, Anbotokoarekin batera, Euskal Herriko kilometro bertikalen zirkuituan txertatu dute proba berri hau. 87 gizon eta 8 emakume izan ziren guztira. Julen Aranguena kortezubitarra (29:48) izan zen azkarrena eta emakumezkoetan, Izaskun Zubizarreta donosti...


Astebetez zain egon ostean, gaur jaso ditugu Debako II. igeriketa-zeharkaldiko sailkapenak. Dena den, hainbat eta hainbat igerilariren denborak falta dira. Antolatzaileek hauxe esan digute:"Sailkapenean arazoak izan ditugu. Etorri ziren lehenei denbora zuzen jaso zitzaien baino gero nahasketa izan gendun eta orain hori konpontzea ezinezkoa da. Datorren urtean beste era batera egingo dugu.""Ekin euskaraz kirolari" programaren barnean, 1.800 metroko igeriketa proba ederra izan zen uztailaren 19an, Debako hondartzan hasita. Igeriketa-zeharkaldien denboraldia bete-betean da eta asteon hitzordu ...


Zumaian, mendiak eta itsasoak bat egiten duten paraje ikusgarrian, flysch edo haitzartean, 27 kilometroko mendi-lasterketa gogorra korritu zen atzo, uztailak 26. 217 lagunek hartu zuten parte lehen ekitaldian, eta Raul Garcia (1:54:31) eta Oihana Kortazar (2:22:18) izan ziren garaile. Elgoibartik 6 lagun izan genituen eta Xabier Bergaretxe 8. sailkatu zen. Postua Izena Denbora 8 Xabier Bergaretxe 2:12:59 18 Manolo Ramos 2:20:49 74 Ander Barrenetxea 2:40:08 94 Josu Mendikute 2:45:37 100 Asier Arrieta 2:48:31 151 Ignacio Perez...


6 elgoibartar izan ziren atzo, uztailak 26, Miguel Indurainen omenezko txirrindularitza-lasterketa zikloturistan. Bera Bidasoan jokatu zen, eta bi ibilbide izan ziren: 186 kilometrokoa bat eta 113 kilometrokoa bestea. Proba luzean 375 lagun izan ziren; motzean, berriz, 1175.Ibilbide luzea: Postua Izena Denbora 87 Carlos Rodriguez 6:23:56 117 Jose Antonio Ruiz 6:29:32 121 Ruben Lopez 6:29:36 220 Jonatan Romera 7:00:26 Sailkapen osoa Ibilbide motza: Postua Izena Denbora 81 Gorka Zabala 3:23:00 502 Juan Carlos Urb...


Kaixo kirolzale; uda betean gaude, eta oporrak iristear dira, baina kirolarientzat ez dago oporrik, eta hona hemen uztailean eta abuztuan gure inguruan izango diren hainbat proba interesgarriren berri:Noiz               Non              Zer                               DistantziaUztailak 25    B...


Hainbat elgoibartarrek Asturiasen igaro zuten ekainaren 13-14ko asteburua, bizikletei pedal-kolpe gogorrak ematen. Urtero egin ohi dute irteeratxo bat, herrian landutakoa Pirinioetako eta inguruko mendate pikoenetan probatzeko. Lehengo urtean Larrauko gain gogorrari eraso zioten, besteak beste; aurten, berriz, Asturiasera jo dute. Lehen egunean Potes eta Cangas de Onis arteko ibilbidea egin zuten, tartean San Glorio mendate ezaguna igota. Hurrengo egunean, berriz, Covadonga laku garaietara egin zuten. Mendate hori oso da ezaguna, 19 kilometroan %11ko malda gogorrak ere badauzka -eta tart...


Zaila da txirrindularitzak eragiten duen zirrara idatziz azaltzea, baina gaurko Tourreko etapa ikusi dutenek ulertuko dute esaten badut, oilo-larrua jarri zaidala. Lehenik eta behin, ez dagoelako lasterketarik, Frantziako Tourra bezain paraje ederretan barrena ibiltzen denik. Gaur esaterako,  hiru herrialdetan izan dira: Suitza, Italia eta Frantzia. Zoragarria benetan. Mendate garaiak, elurra ere bai hondoan...Handik eta hemendik kolpe asko jasotzen ditu txirrindularitzak, beste kirolek baino gehiago. Ez da bidezkoa, beste kiroletan ere izaten baitira doping kasuak. Baina hori guztia...


urgazi 1456153462931

Bizikletan, korrika eta igerian. Halaxe ibiltzen gara gehienetan. Urgazi Triatloi Taldearen bloga duzu hau, gustuko ditugun kirolei eta taldeari buruzko informazioa jasotzeko txokoa. Ez dira bazter geratuko hala ere, triatloiaz gain, bestelako lasterketak ere. Artxibategian makina bat kontu aurkituko duzu.

Urgazi Triatloi Taldea