Urgazi Triatloi Taldea

Gaur, ekainak 28, Torreauzko herri-lasterketa ere izan da, Oñatin. 106 lagunek hartu dute parte, 7,6 kilometroko lasterketan. Manu Hurtado beasaindarra (25:42) eta Isabel Ramos oñatiarra (33:04) izan dira garaileak. 6 elgoibartar izan dira bertan. Postua Izena Denbora 11 Mikel Anakabe 28:15 41 Luis Anakabe 32:30 66 Borja Diez 37:11 75 Iñigo Aranbarri 38:46 83 Zigor Diez 40:06 86 Julian Garcia 41:54 Sailkapen osoa


Debako mendi-lasterketa ere izan da gaur, 16,2 kilometroko proba gogorra. Debako udalak "Ekin euskaraz kirolari" ekimena jarri du martxan, eta hiru proba izango dira horren harira: gaurko mendi-lasterketa, uztailaren 19an igeriketa-zeharkaldia eta abenduaren 31n herri-lasterketa. Gaurko mendi-proban 805 metroko desnibela izan dute lasterkariek. Beroak asko gogortu du proba eta gogotik sufritu dute lasterkariek. 64 lagun izan dira guztira, eta Juanjo Igarzabal zumarragarra (1:22:17) eta Ismene Salegi debarra (2:05:52) izan dira azkarrenak. Jon Revert elgoibartarrak 5. egin du. Postua ...


Lehia eta ikusmin ikaragarria izan dira aurten Nahaste Borrasteko protagonistak. Ikusleek ere bikain erantzun diote probari eta arrakastatsua izan da berriro Kimetz elkartearen lasterketa.David Condek irabazi du triatloia, bizikletan galdutako postuak korrika aurreratuz. Atzetik orpoz orpo izan ditu Ibon Gabilondo eta Iñigo Lariz, baina Sigmakoak txapela eta errekorra eraman ditu aurten.51 lagun bildu dira Nahaste Borrasten, eta emakumerik ez. Nik neuk lanagatik egin dut kale aurten. Izena Denbora 1 David Co...


3,8 kilometroan 1092 metroko desnibela egin zuten atzo, ekainak 21, Anbotoko II. kilometro bertikaleko korrikalariek. Zinez da proba zaila, eta 168 mutilek eta 18 neskak amaitu dute aurten. Zago Didier izan zen azkarrena (38:36) eta nesketan Oihana Kortazar elgetarrak (49:41) beste garaipen bat erdietsi zuen aurtengo denboraldirako. 2 elgoibartar izan ziren lehian. Mutilak (168 guztira): Postua Izena Denbora 84 Asier Arrieta 53:57 Neskak (18 guztira): Postua Izena Denbora 16 Pilar Arriola 1:04:07 Sailkapen osoa


Larunbatean, ekainak 20, zikloturisten tourra korritu zen Sabiñanigon: Quebrantahuesos handia. 7220 lagunek amaitu zuten proba eta guztietan Angel Vazquez txirrindularia izan zen azkarrena (5:43:35). Txirrindulariek Portalet, Somport eta Marie Blanque mendateak igaro zituzten 205 kilometroko ibilbide gogorrean eta aurten ere festa handia izan da proba. Elgoibartarretan Ibon Gabilondo triatleta izan da azkarrena eta nesketan Koro Gabiolak oso denbora ona egin du. Zorionak guztioi!POSTUA    IZENA    DENBORA69    Ibon Gabilondo    6...


Urtero bezala, atzo izan zen Euskadiko Triatloi Zirkuituko triatloi sprint (750-22-5) nagusia; Lekeitioko triatloia. Giro aparta eta partaidetza ikaragarria izan zen, 50etik gora neska eta 400 mutil inguru. Mikel Elgezabalek garesti zeukan garaipena baina uretan galdutako postuak bizikletan berreskuratu eta jaun eta jabe izan zen berriro. Nesketan, Ainhoa Murua olinpikoak ez zuen areriorik izan, eta bera izan zen probaren hasieratik onena. Urgaziko bi kide izan dira aurten, Mikel Calvo eta Iker Aranzibia. Pena handiz baina aurten kale egin dut, dortsala izanagatik gorputzak atsedena eskatu ...


Atzo, ekainak 14, Gipuzkoako Triatloi Sprina (750-20-5) izan zen, Donostian, Hondarretako hondartzan. 278 mutil eta 51 neskak amaitu genuen proba, eta jendetza handia bildu zen ikusten ere. Zarauzko probaren ondoren izanagatik, larunbateko jende askok hartu zuen parte mutiletan, eta nesketan, berriz, Zarautzen horrenbeste bildu ez zirenez, aurten lehia estua izan da. Aritz Egeak (1:00:31) irabazi zuen proba eta nesketan Irati Etxaburu (1:04:00) izan zen garaile. Aritzek gainera, Zarautzen 14. egin zuen bezperan, ikaragarria! Elgoibartik ni neu bakarrik. Lehengo urtean sentsazio berezia...


Gaur, ekainak 14, Zarautz-Aia mendi-lasterketa izan da. 11,315 kilometroko proban 95 lagun bildu dira. Abdelfetth Louajari izan da guztietan azkarrena (39:23) eta nesketan Rosi Talavera hondarribiarra (50:44). Tartean hiru elgoibartar izan genituen. Postua Izena Denbora 26 Asier Arrieta 48:17 80 Alberto Javier Aguirrebeña 1:00:40 85 Tomas Gonzalez 1:02:25 Sailkapen osoa


Atzo, ekainak 13, Zarauzko triatloi handia jokatu zen. Emakumeen Birako etapa Elgoibarren hasi eta amaitzen zela eta, biak uztartzea zaila zen, baina merezi izan du. Neskak ikusi eta ziztuan joan gara Zarautzera. Hau sorpresa Aiara iritsi garenean, oraindik ez da inor bertatik igaro! Eneko eta Hektor Llanos elkarrekin atera dira uretatik eta bizikletan ere elkarrekin egin dute ibilbidea. Atzetik, Mikel Elgezabal indartsu dator, minutu eta 10 segundora, igerian galdutako 3 minutuen tartea pixkanaka laburtzen. Nesketan, berriz, lehia handirik ez. Ainhoa Murua olinpiko handiak 10 minutuko e...


2008-2009 denboraldian Urgazi indartu egin da bi kide sartuta. Mikel Etxabe elgoibartarra eta Mikel Calvo plaentxiarra dira kide berriak eta oso fin hasi dira. Biek ala biek hartu zuten parte Deba-Itziar triatloian eta azken asteburuetan ere bi probatan aritu dira. Mikel Etxabe Bermeoko triatloi sprinean (750-22-5) izan zen maiatzaren 30ean, larunbata. 18 neska eta 149 mutil izan ziren guztira, eta Sylvain Sudrie (1:11:12) eta Judit Saizar (1:27:50) izan ziren garaile. Mikel Calvo, berriz, Ondarroako triatloi olinpikoan (1,5-40-10) izan zen, ekainaren 6an, lehenengoz distantzia horretan. ...


urgazi 1456153462931

Bizikletan, korrika eta igerian. Halaxe ibiltzen gara gehienetan. Urgazi Triatloi Taldearen bloga duzu hau, gustuko ditugun kirolei eta taldeari buruzko informazioa jasotzeko txokoa. Ez dira bazter geratuko hala ere, triatloiaz gain, bestelako lasterketak ere. Artxibategian makina bat kontu aurkituko duzu.

Urgazi Triatloi Taldea