garagardo bat

Erraza dirudi, egunero idaztea...

Azken txanpa

4
garagardobat 1456132715842 garagardo bat | 2007-06-19 21:30

Aaarraun, aaarraun, aaarraun!!!Eman, gogor, helduko dek relajatzeko garaie, zzziuuff, zzzziuuuff, zzziiufff. Etzeukeat jarraitzeko gogoik baño eman beharko zoau helmuga allau arte behintzet...Zzzziuuff, eeeutssi, zzziiuufff, zenek aginduko ote zian nei hemen sartzeko... zzziuufff, kaben... zziuufff. Nekauta neok baño joe, zzziuufff ez al dek zzziufff, sekula bukauko... Nahi diat sinistu bukaera allaukoekela baño aaarraun. Geo batzuk esaten die earki bizi gaittukela... Eeeeutsi. - BEA MOTELLEK!! EEEEMAN, GUTXI FALTAEK ETA!! AAARRAUN!!!Hoire ixildukoek halakonbaten!! Zzzziuff...______________...


Asteburu nahiz astebarruan tartetxo bat izanez gero, berarekin igarotzea gustatzen zaidalako eta bere izena gure artean dagoeneko sinbolo bihurtu delako. Alemaniar ilehoria bera, sustraiak Donostian jarriak baditu ere. Juergazale amorratua, beti dabil festarik festa, nahiz eta herri batzuetan erlijioso eta santuzaleegiak izan bera ikusi nahi izateko. Lagun asko ditu dagoeneko, eta bera ezagututa ez dira azkenak izango. Askok diote zaharra dela dabilen bezala ibiltzeko, ez dakite ongi zer esaten duten, 117 urte baina gehiago izanda ere 18 urteko mutikoa bezalaxe portatzen baita antiguotarra....


Badirudi urte batzuk pasa direla hemen idatzi nuen azken alditik... Agian esajeratzen ari naiz, baina bada denbora bai azken hitza egin nuena hemen. Orain ere aurreragoko post batean idatzi nuen bezela nator, lanak besapean hartuta. http://borborka.blogsome.com -en etxeko lanak jarri dizkidate. Aurreko batean sekretutxoak kontatzeko eskatu zidaten, gaurkoan aldiz irakurtzen ari naizen liburuaren 179. orrialdeko 2. parrafoa idazteko eskatu didate, hurrengoa zer izango da? Gabonetako opariren bat? Hala bada poesia eran edo idatzi eran izan dadila, askoz gehiago ezingo baitizuet eman, eta hau ...


Alemanian, gaur egun, komunismoaren logotipo den bati buruz hitzegingo dizuet, Trabant autoa. 50. hamarkadatik 1989rarte fabrikatu zen auto hau, Alemaniar Errepublika Demokratiko edo ekialdeko Alemanian. Hasieran AWZ bezala ezagutu zen bere sortzailea zen lantegiaren omenez, hala ere gerora Trabant bezala egin zen famatu. Material merke eta txarrekin eraikitako autoa zen hau garai hartan alemania hark zuen egoera ekonomikoaren islada gisa.Trabant alemaniarrez satelitea da. Ekialdeko alemaniak autoa honela bataiatu zuen sobietar batasunarekin zuena konpontzeko, 1957an hauek jarri baitzuten S...


Kakazaharra

5
garagardobat 1456132715842 garagardo bat | 2007-03-08 22:01

Post bat oso osorik idatzia nuela Gehitu botoia sakatu eta zerbitzarian errore bat zela eta dena pikutara joan zait, momentutxoren bat dudanean berridatziko dut, lerro kopuru polita baitzuen. Bitartean gozatu Shakiraz!! Komentarioak zuei utziko dizkizuet. P.D.: indezenti dedikatua, azkenaldian faltan bota omen nau eta ;)


Siberian dagoela dioen Beasaindar misionero batek idatziriko hitz batzuen erruz nator berriz ere blog hau kontuez betetzera, azterketak direla medio, nahiko abandonaturik egon baita egunotan.  Norberari buruzko bost sekreturen jokoa dela eta bewater-ek nire sekretutxoak jakin nahi omen ditu, bere zerrendako buru izendatu bainau. Eta nik, gizontxo edukatua naizen honek ez diot ezezkorik emango. Hemen nire biziko sekretuen arteko bost: 1. Kirolari buruz, nik ere egin nituen nire "pinitoak" futbolean. Futbitoan lizeoko pista-ireki edo frontoi hartan belaunmuturrak urr...


Artista hutsa!

6
garagardobat 1456132715842 garagardo bat | 2007-01-29 19:31

Bada denbora azterketak preparatzen hasi nintzela... Orduezkeroz ez dut ezer idatzi hemen, eta gaurkoz nik uste horrela jarraituko duela, oraingoan ez baitut nik hitzegingo, tipo honi utziko diot dantzan. Nik parre dexente egin dut berari begira, artista hutsa!Disfrutau!!


Trebetasuna, hizpide

9
garagardobat 1456132715842 garagardo bat | 2007-01-09 20:22

Denok gara trebeak zerbaitetan. Futbolean batzuk, beste batzuk kartetan, lotan ederki egiten dutenak ere badira (ni barne). Gauza asko daude probatuko ez ditugunak ea trebeak garen ikusi gabe. 1 formula bat gidatu, 007 bezalako espia izan, aberatsa izan, etab..Gaurko protagonistari, argi eta garbi geratu zaio ez dela lapurretarako jaioa. Gafeak daude, baldarrak, zorte txarrekoak, eta gero tipo hau dago.Seguruenik lapurreta frustatu horren ondoren, kartzelan egoki dagokion beste afizioren bat aurkituko du, humorista agian... lapurretan baina trebeago dela dudarik ez.


Enuen honen berri gaur interneten buzeatzen nebilela berari buruzko artikulu bat aurkitu dudan arte.Gazte alemaniar bati buruz zen irakurri dudana, Manfred Gnädinger izenekoa. Orain urte asko, 1962an zehazki ailegatu zen (turismo bidai batean) Camelle-ra, Galiziako herri txiki bat, eta bertako kosta eta parajeen edertasunak maitemindurik han bizitzen jarri zen.Hasiera batean, pertsona bat gehiago omen zen. Gorputz haundiko gizona, beti arropa onekin estaltzen zuena. Irekia omen zen oso, ez baitzuen inongo arazorik jendearekin erlazionatzeko. Itsuraz herriko irakasle batekin amodiozko istori...


... bederatzi hilabete luzez txokoan bildurik zegoen hautsa. Esperantza genuen hauts hori hor geratuko zenarena, geldirik, norbaitek egunen batean jaso eta behinbetiko desagertaraziko zuelakoan. Berarekin gauza pilo bat eramanez. Aldiz txokoa garbitutakoan hautsaren azpian zegoena ikusi ahalko genuen. Han egongo ziren herriak urteetan eskatutako gauza asko, zorte apur batekin, denak. Zoriontsu izango ginateke hautsa biltzearen ondorioz lortutakoarekin gehientsuenok behintzat, beste batzuk tripakomin galantarekin, orain bertan gu gauden bezalaxe, beti egon behar baitu norbaitek tripakominez....